Eguneratu zure nabigatzailea

Eguneratu zure nabigatzailea

Nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzen ari zara. Web-orrian hobeto ibil zaitezen, arakatzailez aldatzea edo hura eguneratzea gomendatzen dizugu.

Webguneak Sukurtsalak
Lupa Premiazko laguntzaLaguntza

Cargando...

Preguntas y respuestas en caso de emergencia | Banco Sabadell

Nola lagundu dezakegu?

Txartel bat lapurtu didate

Blokeatu zure txartelak, lapurtu dizkizutenak edo galdu dituzunak indargabetzeko.

Banku-datuak lapurtu dizkidate

Uste baduzu gakoa lapurtu dizutela edo lapurtzen saiatu direla, jar zaitez gurekin harremanetan orain.

Nire txarteleko datuak lapurtu dituzte

Uste baduzu ziberdelitugileek zure txarteletako informazioa lapurtu dizutela edo lapurtzen saiatu direla, jar zaitez gurekin harremanetan orain.

Bankuarekin lehenbailehen harremanetan jarri behar dut.

Harremanetan jarri
 

Aukera gehiago

Mugikorra lapurtu didate edo galdu egin dut

Zure txartelen ordainketak Sabadell Wallet app-ari lotuta badituzu eta zure gailu mugikorra galdu egin baduzu, sakatu orain "Blokeatu nire txartelak", indargabetzeko. Sartu banaka zure txartel guztietan, stickerra sartuz, halakorik baduzu. Sakatu "Eragiketak" botoia beheko barrako menuan, eta ondoren "Txartelaren blokeoa".

Blokeatu nire txartelak

Nire Online Bankua desaktibatu/aktibatu nahi dut

Zure kontuak arriskuan daudela uste baduzu, webguneko eta app-eko eragiketetarako sarbidea desaktiba dezakezu.
 
Desaktibatzen duzunean, online eragiketetarako sarbidea galduko duzu.
Laguntza Urgentean berriz ere aktiba dezakezu - Nire Online Bankua desaktibatu/aktibatu nahi dut.

Jarraitu

Efektiboa behar dut orain

Erabili Instant Money zerbitzua, Sabadell Mugikorra app-aren zerbitzua, alegia, Banco Sabadellen kutxazainetatik efektiboa erretiratzeko zure txartela erabili behar izan gabe. Zure mugikorra besterik ez duzu beharko: bertan SMS bat jasoko duzu, kutxazainean sartu beharreko kode batekin, efektiboa erretiratu ahal izateko.

Efektiboa atera nahi dut orain

Nire txartelaren muga handitu nahi dut

Zure kreditu-txartelaren muga igotzeko eska dezakezu "Eskatu" botoian sakatuz. Orain egin behar baduzu edo zure zordunketa-txartelaren erosketa-muga aldatu nahi baduzu, deitu iezaguzu honako telefono-zenbaki hauetara:

963 085 000
Estatuko telefono-zenbakia

+34 935 202 910
Atzerriko telefono-zenbakia

Eskatu

Nire gakoa galdu edo ahaztu egin dut

Zure sarbide-gakoa aldatzeko gurekin telefonoz jar zaitezke harremanetan edozein egunetan eta edozein ordutan, edo gure edozein bulegotara joan zaitezke.

963 085 000
Estatuko telefono-zenbakia

+34 935 202 910
Atzerriko telefono-zenbakia

Ezin dut Internet bidez erosi.

Ziurtatu erosteko erabiltzen duzun txartelak erosketak online egiteko ordainketa-baimena aktibatuta duela.

Aktibatu orain

Ezin dut erosi atzerrian

Zure txartelaren atzerritik ordaintzeko baimena aktibatu behar duzu.

Aktibatu orain

Transferentzia bat ezeztatu nahi dut.

Sakatu "Baliogabetu" botoian eta zuzenean bideratuko zaitugu transferentzia bat ezeztatzeko prozesura.

Baliogabetu

Bulego edo kutxazain bat aurkitu behar dut

Gure bulego edo kutxazainei buruzko informazioa behar baduzu, egin klik gure webguneko goialdeko ezkerraldean dagoen "Bulegoak" aukeran.

Bilatu orain zure bulegoa

Ez dut jasotzen nire Sinadura Digitaleko gakoa

Begiratu mugikorrean datu-konexiorik edo Wifirik duzun. Konexioa berriro ezartzen duzunean jasoko duzu jakinarazpena. Ez baduzu jasotzen, sartu Banco Sabadell app-an eta zoaz Sinadura Digitalera zure profilaren barruan, bertan azal dadin. Gakoa SMS bidez jasotzen baduzu, ziurtatu estaldura baduzula edo bestela errepikatu prozesua.

Kontratu bat kontsultatu nahi dut

Banco Sabadell app-aren edo webgunearen bitartez kontratatu dituzun produktu guztien dokumentuak kontsulta ditzakezu "Kontsultatu nire kontratuak" sakatuz.

Nire kontratuak kontsultatu