Koordenatu-txartela indargabetuko da eta haren ordez Sinadura Digitala ezarriko da, online eragiketak baimentzeko balio duen sistema berritzailea.
Sinadura Digitalak segurtasun eta erosotasun handiagoa eskaintzen du; izan ere, behin aktibatu ondoren, zure mugikorrean gakoak jaso eta zure eragiketak online amaitzeko aukera izango duzu, esaterako, transferentziak, nominen ordainketa, Interneteko erosketak, eta abar.
Zure Sinadura Digitala aktibatzeko, konekta zaitez zure Urruneko Bankarekin, aplikazioaren edo webgunearen bitartez, eta jarraitu argibideei.
Gogoratu zure koordenatu-txartela eskura eduki behar duzula; azken aldiz erabiliko duzu.
Nire Sinadura Digitala aktibatzea Nire Sinadura Digitala aktibatzeaEragiketa desberdinetarako gako bera errepikatzeko edo berrerabiltzeko aukera ez duelako ematen.
Mugikorrean jasoko dituzu eragiketak sinatzeko gakoak, eta beraz, mugikorra eskura baduzu eragiketak edonondik egiteko aukera izango duzu.
Zure mugikorra eskura edukitzea besterik ez duzulako behar, zure smartphonetik edozein eragiketa amaitzeko. Esan agur koordenatu-txartelari!
Segurtasunagatik, Sinadura Digitala pertsonala da, eta Banco Sabadellekin kontratatuta dituzun produktu guzti-guztiekin eragiketak egiteko balio du, partikularren arlokoak nahiz enpresaren arloko produktuak izan.