SWIFTa ENPRESEN SARBIDERAKO
Enpresentzako Swift zerbitzua erabiltzen baduzu, zure finantza-eragiketak estandarizatuko dituzu, eta likideziaren eta efektiboaren kudeaketa hobetuko. Gainera, ez dituzu izango hainbat banku-kanal edukitzeak dituen kostuak.
- Eragiketen eta efektiboaren agerikotasun orokorra: zuzenean jasoko dituzu zure banku guztien txostenak egunean zehar edo egun amaieran. Horrek zure funtsen agerikotasuna areagotuko du, eta zure inbertsioak hobetzeko aukera ematen dizu.
- Gastuak murriztea: mantentze- eta zerbitzu-kostuak txikiagoak dira, hainbat banku kanal bakar baten bidez konektatzen direnez gero.
- Zure ordainketen segurtasuna eta gardentasuna handituko duzu.
- Asistentzia: asistentzia integrala 24 orduz, asteko 7 egunetan swift bidez.
- FIN: kontuen txostenetarako eta ordainketetarako. Zerbitzu honek inplementatze azkarra eta bideraketa automatikoa eskaintzen ditu.
- FileAct: kontuei buruzko txostenak eta balio baxuko ordainketak barne hartzen ditu.