Zer da LEI kodea?
LEI (Legal Entity Identifier) kodea 20 karaktereko kode alfanumeriko bat da (ISO 17442 estandarra) mundu mailan legezko erakundeak modu adierabakarrean identifikatzen dituena. LEI kodea erakunde bakoitzarentzat bakarra, iraunkorra, tinkoa eta eramangarria da.
Informazio gehiago lortzeko, honako erakunde hauen webguneetara jo daiteke: Global Legal Entity Identifier Fundation (GLEIF) https://www.gleif.org/, eta Legal Entity Identifier Regulatory Oversight Committee (LEIROC) http://www.leiroc.org/.
Nork eduki behar du LEI kode bat?
Europar Batasuneko hainbat arauk kode hori exijitzen dute repoen, deribatuen edo baloreen eragiketen bitartez finantza-merkatuetan parte hartzen duten pertsona juridikoak identifikatzeko. Merkatu batean negoziatzeko onartutako finantza-tresnen gainean pertsona juridikoak diren bezeroen kontura transakzioak egikaritzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta kreditu-erakundeek eragiketak egin aurretik bezero horiek identifikatzen dituen LEI kodea lortu behar dute haiengandik (MiFIR erregelamenduaren 26. artikulua).
Bezeroak ez badio ematen bere LEI kodea finantza-bitartekariari, azken honek ezin izango ditu egikaritu LEI lortu behar duten eta hura eman ez dioten bezeroek agindutako eragiketak (Batzordearen 590/2017 Erregelamendu Delegatuaren 13.2 artikulua).
Zer gertatzen da ez badaukat LEI kode bat?
Pertsona juridikoaren kasuan, 2018ko urtarrilaren 3tik aurrera ezin izango du repoen, deribatuen edo baloreen eragiketarik egin finantza-merkatuetan.
Noiz eskuratu behar da LEI kodea?
Finantza-bitartekariei negoziatzeko onartutako tresnen gainean transakzioak egiteko aginduak ematen dizkieten pertsona juridikoek beharrezko izapide guztiak egin beharko dituzte 2018ko urtarrilaren 3a baino lehen LEI kode bat lortzeko, bitartekari horiek haiek agintzen dizkieten eragiketak egiten jarraitzea nahi badute.
Nola lortzen da LEI kodea?
Espainian LEI kodearen jaulkipena eta kudeaketa Merkataritza Erregistratzaileei1 esleitu zaie, eta Espainiako Erregistratzaileen Elkargoa da gure herrialdean sistemaren funtzionamendua koordinatzeaz eta Regulatory Oversight Committee (ROC) eta Global Entity Identifier Foundation (GLEIF) erakundeek definitutako estandar teknikoak eta kalitate-estandarrak zehazki betetzen direla zaintzeaz arduratzen den erakundea.
LEI kodearen jaulkipena eta urteroko berritzea 2014ko urtarrilaren 20ko JUS/35/2014 Aginduan2 ezarritako muga-zergari lotuta daude.
LEI kodeari buruzko informazio gehiago Espainiako Erregistratzaileen Elkargoaren webgunean lor daiteke:
LEI kodeari buruzko informazio gehiago Espainiako Erregistratzaileen Elkargoaren webgunean lor daiteke: https://www.justicia.lei.registradores.org/pgSolicitudIdentificador.
Nola sar dezaket nire LEIa BSren sistemetan?
Merkataritza Erregistroari zure LEIa Espainian eskatzen badiozu, alta hartzen duzun bezain laster sartuko zara BSren datu-basean automatikoki. Beste Erregistro Ofizial batean eskatzen baduzu, eskatu zure ohiko kudeatzaileari zure LEIa BS Sistemetan sar dezala.
1 GLEIFek akreditatutako atzerriko hainbat erakundetan ere eska daiteke LEI kodea.
2 Indarrean dauden prezioak sistema Espainian behin-behinekoz abian jartzeari dagozkio, eta aldatu ahal izango dira Espainiako Pre-LOUaren akreditazio-prozesua amaitzen denean.